Garabideren Ikerketa eta Garapen arloan kokatzen da zabalkunderako materialaren produkzioa. Sorreratik lan egin dugu ez bakarrik hegoaldeko hizkuntza gutxituei begira, baita euskalgintzaren esperientzia ikertu, didaktifikatu eta hedatzearen alde ere. Euskarak bide garrantzitsua egin du berreskurapenari dagokionez azken mende erdian baina hizkuntza minorizatu bezala etengabe aritu behar du normalizaziorantz lanean eta Garabiden ez dugu ahazten barrura begirako lan hori.
Erakundetik egiten den landa lana, beraz, material didaktikoarekin elikatua eta indartua dago egiten dugun ikerketa eta produkzio lanari esker. Arlo horretan, Garabiden azken 50 urtetan euskararen berreskurapenaren alde egin den lana sintetizatu eta sistematizatu dugu lau liburuxkatan -euskaraz, gazteleraz, frantsesez eta ingelesez-eta Aditu Tituluaren bi edizioetako ikasleen gogoetak jasotzen dituen bi dokumental ekoiztu ditugu.
Euskararen Berreskuratzea - Liburuak
III Hedabideak |
|
IV Hezkuntza |
Euskeraren Berreskurapena - Dokumentalak
III Hedabideak |
|
IV Hezkuntza |
2020 Garabide
Larrin Plaza 1, 20550 Aretxabaleta, Gipuzkoa
688 63 24 33 / 943 250 397
garabide[arroba]garabide[puntu]eus