Bidaide Programa jatorrizko hiztun komunitateak garatzeko lankidetza programa integratua da, hizkuntza plangintza integral bat egitetik abiatzen dena.
Munduko jatorrizko hiztun komunitateetan hizkuntzaren berreskurapena lantzen ari diren gizarte erakunde, pertsona, eragile publiko eta sozialen eta euskalgintzako erakundeen edo euskalgintzaren esperientzia pilatu dutenen arteko elkarlan zubia eraikitzea da programa honen helburua, Garabide bitartekari delarik.
Ezaugarriak:
-Bidaidetza kontzeptuan oinarritutako sistema da, herrien esperientziak partekatzean oinarritutako lankidetza sistema berria.
-Euskal Herriaren esperientziatik hizkuntza biziberritzeko estrategiak garatzeko bidaide izatearen garapen praktikoa da.
-Munduko hiztun komunitateetako eragileak eta euskalgintzako eragileak elkarlanera aktibatzen ditu.
-Sistema partekatua da, ez asistentzialista, ez du dependentzia jarrera sortzen, ez da proiektuak ordaintzean oinarritzen.
-Sistema integratua da, hainbat jardun, eragile eta ekintza uztartzen dituelako: trukeak, formazio jarraituak, bidelaguntza jarduerak eta aholkularitza.
Bidaidetza intentsiboak garatzen ari gara Kolonbiako Nasa, Mexikoko Nahuatl, Ekuadorreko Kitxua eta Guatemalako Maya Kaqchikel herriekin eta ertainak Boliviako Aimara eta Quechua, Mexikoko Maya Yucateko, Txileko Maputxe, Kurdistango Kurdu eta Ipar Afrikako Amazigh herriekin.
2020 Garabide
Larrin Plaza 1, 20550 Aretxabaleta, Gipuzkoa
688 63 24 33 / 943 250 397
garabide[arroba]garabide[puntu]eus