Pribatutasun Politikaren Oinarrizko Informazioa | |
---|---|
Erantzulea | Garabide Kultur Elkartea (G20890315) |
Helburua | Jasotako kontsulta eta eskaerei erantzuna ematea; bazkideekin eta partaideekin harremanak kudeatzea; interesdunekin harremanetan jartzea; legez dagozkion funtzioak betetzea |
Oinarri legala | Legezko interesa eta baimen zehatza |
Hartzaileak | Datuak proiektuetan parte hartzen duten beste hirugarrenei komunikatuak izan daitezke |
Eskubideak | Zure datu pertsonalei buruzko eskubideak eska ditzakezu helbide honetan: Larrin Plaza, 1, 20550 Aretxabaleta (Gipuzkoa), 943250397 telefono zenbakia, edo posta elektroniko honen bitartez: garabide@garabide.eus. |
Pribatutasun Politika - Datu Pertsonalen Babesa
1. Atarikoa
Datu Pertsonalak Babesteko Arautegia betez, erabiltzaileei jakinarazi nahi zaie posta elektroniko, web formulario edo web gune honetan dagoen beste baliabidearen bitartez emandako datu pertsonalak Garabide Kultur Elkartearen tratamendu-sistemetan jasoko direla, horixe baita Tratamenduaren Erantzulea (IFZ: G20890315). Hala, jasotako kontsultei eta eskaerei erantzuteko, interesdunekin harremanetan jartzeko, proiektuetan parte hartzen duten pertsonekin dituzten harremanak kudeatzeko eta Garabide Kultur Elkartearen jarduerari legez dagozkion funtzio guztiak egiteko erabiliko dira. Era berean, interesdunaren interesekoa izan daitekeen informazioa bidaltzeko erabiliko dira.
Interesdunak kontrakoa ez badu adierazten, bere datuak epe zehatzik gabe kontserbatuak izan daitezke, Pribatutasun Politika honetan adierazitako helburuak betetzeko. Zure datuak tratatzeko oinarri juridikoak eskatutako zerbitzuak emateko kontratua betetzea, tratamenduaren erantzulearen legezko eginbeharrak betetzea, zure baimena eta tratamenduaren erantzulea legezko interesa dira.
Erabiltzaileen datu pertsonalak isilpeko moduan erabiliko dira. Garabide Kultur Elkarteak erabiltzaileen datu pertsonalak pribatutasunez erabiltzeko eta horiek babesteko konpromisoa dauka; hala, eskura dituen baliabide guztiak erabiltzen ditu, interesdunen segurtasuna eta pribatutasuna bermatzeko.
Proiektua modu egokian kudeatzeko asmoarekin, zure datuak beste erakunde publiko eta pribatuei eta zuzeneko beste kolaboratzaileei komunikatuak izan daitezke.
2. Datu pertsonalak biltzea
Garabide Kultur Elkarteak datu pertsonalak modu egokian bilduko ditu eta helburu zehatzak, esplizituak, legitimoak eta beharrezkoak betetzeko tratatuko ditu.
Garabide Kultur Elkarteak ez dio erabiltzaileari datu pertsonalak emateko eskatzen, bere web gunean sartzeko; alabaina, formulario batzuk erabiltzeko ezinbestekoa da erabiltzaileak datu pertsonalak ematea. Erabiltzaileak era askean eta borondatez emango ditu bere datuak. Garabide Kultur Elkarteak erabiltzaileak eskatutako zerbitzua jasotzeko beharrezkoa den informazio pertsonala baino ez du eskatuko.
Web gune honen bitartez informazioa bidali behar bada, ezinbestekoa da honako pribatutasun politika hau eta web gunearen baldintza orokorrak espresuki onartzea. Erabiltzailearen ardura eta beharra izango da emandako datuen zehaztasuna, zuzentasuna eta egiazkotasuna bermatzea eta, behar den kasuetan, datu hauek eguneratzea. Garabide Kultur Elkarteak ez du honen inguruko erantzukizunik hartuko bere gainean. Erabiltzailea bera izango da, horrenbestez, ematen dituen datuekin eragindako kalteen erantzule bakarra.
Web gune honetan edozein eratako edukiak (datuak, testuak, bideoak, soinua, argazkiak, grafikoak, mezuak edo bestelako materiala) txertatzen dituen erabiltzaileak adierazi eta bermatu behar du hemen adierazitako baldintzen arabera egingo duela. Hirugarrenen datu pertsonalak gehitzen dituen erabiltzaileak adierazi behar du pertsona horien baimena daukala datuak argitaratzeko.
3. Interesdunen eskubideak
Zure datuak ikustea, zuzentzea, ezereztea, tratamendua mugatzea, tratamenduari aurka egitea eta portabilitatea eska dezakezu, baita zure baimena ezeztatu eta gai honi buruzko bestelako edozein eskaria egin ere. Horretarako, idatzi bat bidali beharko diozu Tratamenduaren Erantzuleari, helbide honetan: Garabide Kultur Elkartea, Larrin Plaza, 1, 20550 Aretxabaleta (Gipuzkoa), 943250397 telefono zenbakia, edo posta elektroniko honen bitartez: garabide@garabide.eus.
Eskaerarekin batera, interesdunaren Nortasun Agiriaren kopia bidali beharko da. Eskaera lege-ordezkari moduan egiten baduzu, berriz, Nortasun Agiriaren kopia ez ezik, ordezkaritza horren egiaztagiria ere bidali beharko duzu.
Eskariari emandako erabakiarekin ados ez bazaude edo erreklamazio bat jarri nahi baduzu, kontrol aginte eskudunera jo dezakezu, kasu honetan, Datuak Babesteko Bulegoa (www.aepd.es).
4. Segurtasun-neurriak
Garabide Kultur Elkarteak, bere tratamendu-sistemetan dauden datu pertsonalak erabiltzean, datuen segurtasuna bermatzeko eta horiek aldatzea, galtzea edo baimenik gabe erabiltzea saihesteko beharrezkoak diren neurri tekniko eta antolamendu neurriak hartuko ditu. Betiere, teknologia-egoera, bildutako datuen izaera eta horiek izan ditzaketen arriskuak kontuan izanda; bai giza jardunak eragindakoak, bai ingurune fisiko zein naturalak eragindakoak. Horretarako, aintzat hartuko du datu pertsonalak babesteko indarrean den legedia. Nolanahi ere, erabiltzaileei argi adieraziko zaie segurtasun-neurri informatikoak ez direla erasoezinak, eta ondorioz, gerta litezkeela legez kanpoko esku-hartze edo esku-hartze bidegabeak, baina ez liratekeela Garabide Kultur Elkartearen erantzukizunpekoak.
5. Trafiko-datuak
Garabide Kultur Elkartearen web guneak, zerbitzu hobea eskaintzeko asmoz, erabiltzailearen IP helbidea erregistratu dezake. Era horretan, gerora, datuak prozesatu ahal izango dira, esate baterako, ikusitako orrialdeen kopurua, bisiten kopurua eta web-orriko bisitarien jarduera eta erabilera-maiztasuna zein izan den aztertzeko.
Erabiltzailea informatua gelditzen da Garabide Kultur Elkarteak bere IP helbidea tratatzeko aukera duela web gune honetan sartzen denean. Horrela, ez da beharrezkoa izango honi buruz informatzea web gunean sartzen den bakoitzean.
Aipatutako helburua lortzeko, web gune hau Google Analytics edo antzeko tresnekin ahal da neurtu eta aztertu. Aztertzaileak orrialdeetako markak eta cookieak erabili ahal izango ditu, Garabide Kultur Elkartearen web guneko orrialdeetan gertatzen dena aztertu ahal izateko.
6. Indarraldia
Garabide Kultur Elkarteak beretzat gordetzen du bere pribatutasun-politika aldatzeko eskubidea, bai ordura arteko irizpideak aldatu dituelako, bai lege- edo jurisprudentzia-aldaketak izan direlako. Garabide Kultur Elkarteak aldaketaren bat eginez gero, ordea, testu berria web gune berean argitaratuko du, eta erabiltzailea berehala ohartuko da. Dena den, erabiltzailea web gunean sartzen den unean bertan aurreikusita dauden arauek arautuko dute erabiltzaileekiko harremana. Horregatik, Garabide Kultur Elkarteak gomendatzen dizu aldian-aldian sartzeko pribatutasun-politika horretara.
Erabiltzaileak ez baditu baldintza hauek betetzen edo web gunean azaltzen diren edukien okerreko erabilera egiten badu Garabide Kultur Elkarteak zuzenbideak ematen dizkion neurri zibilak eta penalak hartuko ditu ez-betetze hauek zigortzeko.
7. Jurisdikzioa
Garabide Kultur Elkartearen eta erabiltzailearen artean sortutako harremana, hain zuzen, aplikatzeko modukoa den legediari eta eskumena daukan jurisdikzioari buruz indarrean den araudian xedatutakoak arautuko du. Nolanahi ere, araudiak aurreikusten badu aldeek eskumen baten mende jarri behar dutela, Garabide Kultur Elkartea eta erabiltzailea, dagokien beste zeinahi eskumeni espresuki uko eginda, Bergarako Epaitegi eta Auzitegien mende jarriko dira.
Erabiltzaileak ez baditu baldintza hauek betetzen edo web gunean azaltzen diren edukien okerreko erabilera egiten badu Garabide Kultur Elkarteak Zuzenbideak ematen dizkion neurri zibilak eta penalak (ekonomikoak barne) hartuko ditu ez-betetze hauek zigortzeko.
2020 Garabide
Larrin Plaza 1, 20550 Aretxabaleta, Gipuzkoa
688 63 24 33 / 943 250 397
garabide[arroba]garabide[puntu]eus