Aurten Aditu Ikastaroaren laugarren edizioa antolatuko dugu Euskal Herrian irailetik abendura bitartean eta bertan 20 aktibista indigena formatuko dira hizkuntza biziberritzeko estrategietan. Hizkuntzarekin batera generoaren lanketan sakontzeko asmoz, Euskal Herrira etorri baino lehen diagnosi tailerrak antolatu ditugu tokian-tokian, gerora Euskal Herrian elkarlanean sakondu ahal izateko. Mexikoko yukatango maia komunitateko emakumeak, adibidez, pasa den maiatzaren 26an bildu ziren egun osoko jardunaldietan eta, hain zuzen ere, horren berri eman dute ondoko artikuluan Maria Elisa Chavarrea garabidetarraren azalpenei esker (gazteleraz).