2020an mundura hedatu den koronabirusak edo COVID19 gaitzak guztioi eragin digu, baina oso modu desberdinean. Elkarren berri izateko eta gure errealitateak ikusaratzeko bideo laburren serie hau osatzen joango gara egunez egun eta bertan hizkuntza aktibistek euren itxialdia edo etxealdia kontatuko digute. Noski, guztiak euren jatorrizko hizkuntzan, euskaraz eta gazteleraz azpititulatuta.
- 2020/05/04, goizeko 11:00tan: Guatemalako k'itxe komunitatetik arituko zaigu Juan José Colop hezkuntza arduraduna.
- 2020/05/05, goizeko 11:00tan: Ekuadorreko kitxua komunitatetik arituko zaigu Pineda familia.
- 2020/05/06, goizeko 11:00tan: Guatemalako k'aqchikel komunitatetik arituko zaigu Gloria Puc irakaslea.
- 2020/05/13, goizeko 11:00tan: Afrika iparraldeko amazigh komunitatetik hizkuntza ekintzaile baten ahotsa.
- 2020/05/15, goizeko 11:00tan: Mexikoko yukatango maia komunitatetik arituko zaigu Elisa Chavarrea ekintzailea.