MUNduan MINtzo

Mexikoko yukatango maiaz kantuan lau haizetara Yazmin Novelo Garabidetarra

2017/06/01

Jakina da musika mugetatik haratago komunikatzeko modu bat dela eta, hain zuzen ere, horregatik da bereziki pozgarria gaurko berria. Yazmin Novelo Garabidetarrak "Xíimbal Kaaj" rap abestia kaleratu berri du Mexikoko yukatango maia hizkuntzan Pat Boy kidearekin batera. Yazmin yukatango maiaren biziberritzearen alde gogor ari da lanean azken urteetan eta anitzak dira bide horretan jorratu dituen alorrak, kazetaritzatik hasi eta, oraingoan bezala, kantagintzaraino. Garabiderekin ere harreman estua dauka, horren erakusgarri dira, besteak beste, duela egun gutxi Yúuyum Irratian egindako ikastaroak (irakurri albistea hemen) edo Yazmin Garabideren "Beltzean mintzo" dokumentaleko (ikusi hemen) protagonistetako bat izatea.

Hizkuntzen biziberritzean kulturgintzak berebiziko garrantzia du, beraz izan bedi hau yukatango maiaz entzuten dugun rap askoren lehena!

Zabaldu doinuok mundura!

Dagoeneko eskura plataforma digital guztietan: songlink.io/y/x9jhD5tyM80

Hementxe Youtuben FULL HDn youtu.be/x9jhD5tyM80
INFO + azpitituluak maiaz, espainiolez eta ingelesez

Lotura: ikusi

facebook
0
twitter
Lagun bati bidali

 

 2020 Garabide

Larrin Plaza 1, 20550 Aretxabaleta, Gipuzkoa
688 63 24 33 / 943 250 397
garabide[arroba]garabide[puntu]eus