MUNduan MINtzo

Maputxearen aldeko lehen topaketa: elkarlanean aurrera

2017/05/08  -  Radio UChile

Gaurkoan UChilen argitaratutako kronika interesgarri hau bildu dugu. Izan ere, berriki ospatu da maputxearen aldeko lehen topaketa El Bosque comunan eta bertan, besteak beste, adierazpen hauek egin dituzte:

“Gaur maputxe hizkuntza ikasteko ekimenak eta horien zabalkunde digitala ditugu mintzagai, baina niretzako garrantzitsuena da hizlari asko gai horiei buruz mapudungun hizkuntzan aritu direla"

"Elkartzearen alde ona esperientziak partekatzeko aukera da, horrela helburu berdina dugun taldeen artean elkarlanean aritzeko aukerak sortzen baitira. Egunez egun hazten ari da ikasteko motibazioa lurralde ezberdinetan, Wallmapun trokinche (pertsona talde) asko daude gai honen alde lanean"

"Egin beharko genukeena da biziberritze prozesu arrakastatsuen esperientziaz ikasi, hebraiera edo euskara kasu."

Berri osoa (gazteleraz) hemen

Maputxe hizkuntzari buruz gehiago jakiteko sakatu hemen

facebook
0
twitter
Lagun bati bidali

 

 2020 Garabide

Larrin Plaza 1, 20550 Aretxabaleta, Gipuzkoa
688 63 24 33 / 943 250 397
garabide[arroba]garabide[puntu]eus