Gaurkoan UChilen argitaratutako kronika interesgarri hau bildu dugu. Izan ere, berriki ospatu da maputxearen aldeko lehen topaketa El Bosque comunan eta bertan, besteak beste, adierazpen hauek egin dituzte:
“Gaur maputxe hizkuntza ikasteko ekimenak eta horien zabalkunde digitala ditugu mintzagai, baina niretzako garrantzitsuena da hizlari asko gai horiei buruz mapudungun hizkuntzan aritu direla"
"Elkartzearen alde ona esperientziak partekatzeko aukera da, horrela helburu berdina dugun taldeen artean elkarlanean aritzeko aukerak sortzen baitira. Egunez egun hazten ari da ikasteko motibazioa lurralde ezberdinetan, Wallmapun trokinche (pertsona talde) asko daude gai honen alde lanean"
"Egin beharko genukeena da biziberritze prozesu arrakastatsuen esperientziaz ikasi, hebraiera edo euskara kasu."
Berri osoa (gazteleraz) hemen
Maputxe hizkuntzari buruz gehiago jakiteko sakatu hemen