Garabidetar baten abisuari esker izan dugu Living Tongues-en webguneko baliabide honen berri. Webgunean ondokoa irakurri dugu:
"Galzorian dagoen hizkuntza bat online ikasi nahi baduzu, nondik hasi? Atsegin handiz aurkeztu nahi dizuegu gai honi buruzko azken baliabidea: "Hizkuntzak online ikasten: hizkuntza indigenak, gutxituak eta baliabide urrikoak ikasteko gida".
Zuen interesekoa izango dela pentsatu dugu eta, horregatik, gure webguneko "Dokumentuak" atalean bildu dugu gida osorik pdfa-n. Irakurri eta debalde eskuratu nahi baduzu sakatu beheko "ikusi" hitza.