- Hizkuntzaren jatorrizko izena: Nasa Yuwe (Paez izena erabili izan den arren, dauzkan konnotazioak direla medio gaur egun baztertuta dago)
- Hiztun kopurua: 75.000 inguru (Kolonbian)
- Estatusa: nasa yuwe hizkuntza koofiziala da. Kolonbiako hizkuntza paisaia jatorrizko 65 hizkuntzek, 2 hizkuntza kreolek (kreola eta palenkeroa), romaniak eta zeinu hizkuntzak osatzen dute. Aniztasun hori Kolonbiako Konstituzio Politikoan onartuta dago, 10.artikuluan biltzen baitu “Gaztelera da Kolonbiako hizkuntza ofiziala. Talde etnikoen hizkuntza eta dialektoak ere ofizialak dira euren eskualdeetan”. Gainera, 2010.urtean Jatorrizko Hizkuntzen Legea (1381 zenbakiduna, 2010) onartu zen eta honen “helburua tradizio linguistiko propioa duten talde etnikoen hizkuntza eskubide indibidual eta kolektiboen aitorpena, babesa eta garapena bermatzea da” eta lege honek berak, jatorrizko hizkuntzen eta gazteleraren erabilera eskubideari buruzko 5.artikuluan, dio “jatorrizko hizkuntzetako hizkunek eskubidea izango dute elkarren artean euren hizkuntzetan komunikatzeko, berdin alor publiko edo pribatuan, herrialdearen hedadura osoan, ahoz zein idatziz, jarduera sozial, ekonomiko, politiko, kultural eta erlijioso guztietan”.
- Alfabetoa: latindarra.
- Esaldi bat: Kwe’sxa çxhâçxha mhin ûstha’w Kwe’sx Yuwe pa’ka – Oso gogor ari gara lanean gure hizkuntzaren alde [Bideoan abesti bat nasa yuwez]
- Hizkuntza-biziberritze proiektuak
- Eragile politiko eta sozialei hizkuntza beziberritzeko estrategiei buruzko formazioak eman.
- Nasa yuwerazko haur hezkuntza bultzatu eta indartzea.
- Hizkuntzaren corpusa gaurkotzeko plana diseinatu.
- Irakasleak eta sortzaileak gaitu eskola materiala jatorrizko hizkuntzan sortzeko
- Erakunde lagunak:
- CRIC (Consejo Regional Indígena del Cauca)
- Çxhab Wala Kiwe-ACIN (Asociación Cabildos Indígenas de Norte)
- Nasa Üus (Asociación Indígena de Reasentamientos)
- Juan Tama (Asociación de Cabildos de Inzá, Tierradentro)