- Hizkuntzaren jatorrizko izena: Qhichwa simi edo Runasimi *Kitxua Ekuador eta Kolonbian hitz egiten da eta ketxua, aldiz, Peru, Argentina, Txile eta Bolivian.
- Hiztun kopurua: 8 eta 10 milioi artean Peru, Bolivia, Ekuador, Kolonbia, Txile eta Argentinako hiztunak batuta. Horietarik 500.000 inguru Ekuadorren bizi dira.
- Estatusa: gaur egun hizkuntza ofiziala da Peru, Bolivia eta Ekuadorren, baina ez Txile, Kolonbia eta Argentinan. Perun 1975ean onartu zen lehen aldiz kitxua hizkuntza ofizial gisa (21115 Lege Dekretuaren bidez). 2003an Peruko Kongresuak Hizkuntza Legea onartu zuen eta 2011n kitxuaren erabilera, iraunkortasuna, garapena eta sustapena bermatzeko 29735 Legea onartu zen. Hezkuntza, osasuna eta justizia arloetan emandako aurrerapausoekin batera, 2016an auzitegi goreneko ebazpen batek derrigorrezkotzat jo zuen kitxuera ikastea Kulturarteko Hezkuntza Elebidunean (EIB). Bolivian 1977an kitxuak eta aimarak ofizialtasuna lortu zuten, baina 2000.urtera arte ez zen herrialdeko 33 hizkuntza indigenen ofizialtasuna berretsi (decreto supremo N.° 25894 del 11 de septiembre). 2009an konstituzioan bildu zen kitxua Boliviako hizkuntza ofiziala zela beste 35 hizkuntza indigenekin batera. Ekuadorren 1983an aitortu zen lehen aldiz konstituzioan kitxua eta gainerako jatorrizko hizkuntzak herrialdeko kulturaren parte zirela eta 2006an konstituzioaren bidez aitortu zitzaion ofizialtasuna Ekuadorren.
- Alfabetoa: latindarra.
- Esaldi bat: Ñawpaman katishun – Jarrai dezagun aurrera.
- Hizkuntza-biziberritze proiektuak
- Ekuadorreko gobernuko eragileak eta mugimendu indigenaren baitako eragileak formatu hizkuntza biziberritzeko estrategietan.
- Hizkuntzaren biziberritze plan orokorraren diseinuan aholkularitza lanak Imbabura probintzian.
- Irakasleak (500 irakasle) prestatu jatorrizko hizkuntzak irakasteko.
- Hedabideetan eta interneten hizkuntza proiektu hasiberrien aholkularitza egin.
- Hezkuntza ministerioko eta irakaskuntza alorreko eragileekin hezkuntzako eredu linguistikoak landu.
- Erakunde lagunak:
- Kichwasun, kitxuera biziberritzeko erakundea, Otavalo
- SENESCYT, Ekuadorreko gobernuko formazio zentroa
- Cayambé herriaren konfederazioa eta Kawsay elkartea
- AJKI (Asociación de Jóvenes Kichwas de Imbabura) eta horren barne dauden Wiñay Kawsay aldizkaria eta Iluman Irratia.
- TINKUNAKUY Centro de Pensamiento y Culturas Andinas