Hizkuntza komunitateak

Kaqchikela

  • Hizkuntzaren jatorrizko izena: Kaqchikel (Maia hizkuntzen familiakoa)
  • Hiztun kopurua: 475.000 inguru Guatemalan, Mexikon ere hiztunak daude (80.hamarkadan Guatemalako Gerra Zibiletik ihesi joandakoak)

  • Estatusa: ez da ofiziala, Guatemalan hitz egiten diren 25 hizkuntzen artean ofiziala den bakarra gaztelera da. Hala ere, hainbat legeren bidez nolabaiteko babesa lortu du Kaqchikelak, adibidez Guatemalako konstituzioak esaten duenez “herriek eta komunitate indigenek badaukate identitaterako eskubidea, euren balore, hizkuntza eta ohiturekin bat eginik eta Estatuaren funtsezko betebeharra da eskubide horiek bermatzea” eta 2003ko hizkuntza legeak dio “Estatuak onartu, bultzatu eta errespetatu egiten ditu Maya, Garifuna eta Xinka herrien hizkuntzak”.
  • Alfabetoa: latindarra
  • Esaldi bat: Utz matiox – mila esker.

  • Hizkuntza-biziberritze proiektuak:
    • Kaqchikel hizkuntzaren corpusaren estandartze eta garapen terminologikoa.
    • Eragile politiko eta sozialei hizkuntzaren estrategia nagusiei buruzko formazioak.
  • Erakunde lagunak:
    • Ruk’u’x eskola sarea

Erlazionatutako albisteak

facebook
0
twitter
Iruzkinak
0
Lagun bati bidali

 

 2020 Garabide

Larrin Plaza 1, 20550 Aretxabaleta, Gipuzkoa
688 63 24 33 / 943 250 397
garabide[arroba]garabide[puntu]eus