Guatemalako kaqchikel hizkuntza ezagutzen Tafallako Ikastolaren eskutik. Tafallako Ikastolako bi kide izan ziren Guatemalan hizkuntza lankidetza proiektu batean. Duela 50 urte sortu zen Tafallako Ikastola zailtasun askoren artean eta gaur egun kalitatezko hezkuntza eskaintzen duen erreferentziazko zentroa da, etengabe berrikuntzan eta komunitatean lanean ari dena. Kaqchikel herriaren bilakaeraz ikasi eta Tafallako 50 urteko ibilbidea nola partekatu zuten azaldu du Isabel Ariasek Hala Bedi irratiko Kantoia irratsaioan. Entzunteko egin klik "ikusi"-n: