Xabier Payak Ikastaldian irakasle aritu ondotik hau idatzi du Berria egunkarian: "Itxi begiak... Tira, ez itxi, baina promes egin iezadan, artikulua irakurtzen amaitzen dunanean, pixka batean begiak itxiko ditunala. Imajinatu minbizia duten hamar lagun itxarongela batean. Urrunetik etorri ditun guztiak, itsasoz bestaldetik. Urduri zeuden gehienak, urduri eta nekatuta guztiak; bidaia luzea egin diten itxarongela horretara iristeko. Luzea kilometrotan eta denboran: auskalo noiz eman zitenan lehen pausoa itxaron gela horretara ailegatzeko bidean. Dozena erdi bat kontuka ari ditun: barre ere egiten diten tarteka, minbizia dutela jakingo ez balute bezala. Bat begiak itxita zagon, betazalen pisuari eutsi ezinda; beste bat puntua egiten zebilen, loa engainatzeko asmoz.(...)" Osorik loturan irakurgai.