Euskal Herrian Mintzo

Euskararen birusa: zaurgarritasuna

2020/04/17  -  Berria

Mertxe Mugika, AEKren koordinatzaile nagusi ohia Berria egunkarian: "(...)Duela bi hilabete inguru, Garabide elkarteak eta kitxuen aldeko Sisary plataformak Kitxuaren Biziberritze Estrategietako Lehen Nazioarteko Ikastaroa antolatu zuten Ekuadorreko iparraldeko Ibarra herrian, eta bertan parte hartzeko aukera izan nuen, Euskal Herriko beste aditu batzuekin batera. Nire ekarpena helduen alfabetatze eta irakaskuntza moduluan gauzatu zen, zeren edozein hizkuntza biziberritzeko orduan ezinbestekoa da, beste batzuen artean, helduen arloa jorratzea.

Zinez oso esperientzia aberasgarria izan da Ekuadorren bizi izandakoa, bertan egondako tartean zer pentsa handia eman didana. Izan ere, munduko beste puntara joan gara euskararen biziberritzeko giltzarriak izan direnak azaltzera, eta, horrekin batera, kitxuaren suntsipenaren erritmoari galga jartzeko baliagarriak izan daitezkeen proiektuak garatzen laguntzera. Ekuadorreko egonaldian makina bat aldiz pentsatu dut euskararen egungo egoerara heltzeko zenbaterainoko lana egin den gure herrian. Zelako indarra eta kemena jarri zen 60ko eta 70eko hamarkadetan, herrigintzatik hasieran, eta gerora administrazioen laguntzarekin (batez ere EAEn). Eta harrigarriena da, agian, hori guztia ez dutela aintzat hartzen Euskal Herriko lagun askok eta askok, ikusten eta ezagutzen ez dena, zoritxarrez, ez delako baloratzen; are gehiago, ezin da baloratu. Baina orduan ereindakoa eta gerora hainbesteko lanez eta maitasunez ureztatutakoa ondo blindatzen ez badugu, osorik erortzeko arriskua egon daiteke.

Ekuadorretik etxera heldu, eta berehala sartu ginen konfinamendu aldian. Egunak igaro ahala, gero eta argiago daukat goiko lerroetan idatzitako hitzen premia: euskararen biziberritzea hobeto blindatu beharra dago, COVID-19ak agerian utzi baititu gabezia asko.(...)" Osorik irakurgai loturan

Lotura: ikusi

facebook
0
twitter
Lagun bati bidali

 

 2020 Garabide

Larrin Plaza 1, 20550 Aretxabaleta, Gipuzkoa
688 63 24 33 / 943 250 397
garabide[arroba]garabide[puntu]eus