Hizkuntza-ekologiaren ideietan oinarritutako eztabaida pizteko edo argudioak lantzeko mahai-jokoa da Ekolingua. Argudioak osatzeko eta alderdi ludikoa lantzen laguntzeko informazioa aurkituko duzu, jokoari ahalik eta zuku interesgarriena eta dibertigarriena ateratzeko.
EkoLinguA Solas-jokoa, 2012 eta 2014 bitartean udalerri mailan hizkuntza-ekologiaren diskurtsoa sozializatzeko eta hizkuntza-komunitatearen sistema ahalmentzeko xede nagusiarekin bideratutako DiKomA Ekintza-ikerkuntza Proiektuaren emaitza eta produktua da. Lau erakundek hartu zuten parte egitasmoan, hala nola: Euskal Herriko Unibertsitatea, Soziolinguistika Klusterra, Eusko Ikaskuntza eta Elhuyar Aholkularitzak. Gipuzkoako Foru Aldundiak diruz lagundu du.
Info+: http://ekolingua.eus/