Kike Amonarrizek saio berri bati ekin dio etb1en. Tribuaren berbak du izena, eta hizkuntza kontuak, komunikazioa eta beste izango dituzte aztergai. Lehendabiziko saioan, euskararen tamainari buruz ari dira: uste dugun bezain txikiak al gara? Galdera horri erantzuten saiatu da, besteak beste, Jon Sarasua Garabideko kidea. Gainera, hizkuntzak biziberritzeko estrategiak aditu-tituluko hiru ikaslerekin ere izan da Gasteizko Badu Bada erakusketan: Suna Altun, Viviana Gonzalez eta Marco León-ekin.