Bideoak

Euskal Herriko kultura eta hizkuntza identitateak

2024/01/19

Euskal Herriko kultura eta hizkuntza identitateak proiektuak Euskal Herrian bizi diren eta hizkuntza gutxitua duten hainbat pertsonen bizitza istorioak biltzen ditu. Bideo-piluletan parte hartzen duten sei hiztunek, beraien hizkuntza eta kulturen gaineko bizipen eta sentimenduak arakatzen dituzte, norberaren identitatearen eraikuntzan hizkuntzak izandako garrantzia adieraziz, jasandako jazarpen prozesuek beraien bizitzetan izandako inpaktua partekatuz, jatorrizko hizkuntzen egoera azalduz, euskararekiko harremana landuz, beste gai batzuen artean. 

Sei hiztun, sei hizkuntza, bizipen anitzak: 
- Roberto Awanari: tupí-guarania 
- Palmira Dual: kaloa 
- Naiss Sambou: diola 
- Marijo Estibariz: euskara 
- Isabel Hernandez Castro: k’iche’ 
- Ahmed El Ajbari Ziani: tarifit

facebook
0
twitter
Iruzkinak
0
Lagun bati bidali

 

 2020 Garabide

Larrin Plaza 1, 20550 Aretxabaleta, Gipuzkoa
688 63 24 33 / 943 250 397
garabide[arroba]garabide[puntu]eus