Bizi eta oso izan nahi duen hizkuntza batentzat ezinbestekoa da hezkuntza proiektu propioa izatea. Hiztun komunitate batek borondate argia badu gara dezake bere Hezkuntza proiektua, eta arrakastatsua izan; hiztun komunitate bakoitzak asmatu behar du bere bidea, baina bizi nahi badu egin egin behar du. Zentzu honetan euskaldunon esperientziaz dihardu 18 minutuko bideo honek. Alberto Barandiaranek koordinatu du eta Garabide burutzen ari den Euskararen berreskuratzea saileko laugarrena da. Beste hirurak hauek dira: Euskararen berreskuratzea; Hizkuntzaren estandarizazioa - Euskararen berreskuratzea II; Hedabideak - Euskararen berreskuratzea III. Bideo hau garabide.eus web orrian kontsulta daitekeen izenburu bereko liburuaren osagarria da.