Albisteak

Haitiko Newton Orelus eta Wallmapuko Paulina Poffald saio bat eskaintzen IES Cristobal Gamon BHI institutuan
Haitiko Newton Orelus eta Wallmapuko Paulina Poffald saio bat eskaintzen IES Cristobal Gamon BHI institutuan

Zertan aritu gara azken hiru urteotan Errenteriako ikastetxeetan?

2024/04/24

Zer da hizkuntza lankidetza? Bioaniztasuna eta hizkuntza aniztasuna harremanetan daude? “Estatu bat = hizkuntza bat” baieztapena betetzen da? Hizkuntza gutxituak hiztun kopuru txikia daukaten hizkuntzak dira?

Zenbat  hizkuntza hitz egiten dira Gipuzkoan? Eta Errenterian?

Zeintzuk dira duintasunez bizitzeko eta zoriontsu bizitzeko ditugun oinarrizko beharrak? Zer diozue hizkuntza, kultura eta identitatearen inguruan? Zer da identitatea? Zer da identitate kulturala? Zein (izan) da euskararen berreskurapen prozesua?

Zeintzuk dira nire hizkuntzak? Norekin, noiz eta non, nola hitz egiten dut? Zeureak diren hizkuntzak zure gorputzaren zein atalekin lotzen dituzu? Zergatik?

Galdera horiek eta gehiago azaldu, aztertu eta eztabaidatu ditugu Errenteriako ikastetxe guztietako DBHko ikasleekin. Dinamika hori  Errenteriako udalak eta Garabidek indarrean jarri dugun “Hizkuntza aniztasuna gure eskoletan eta horren balioa komunitateen arteko elkarbizitzarako” egitasmoaren baitan gauzatu da.

Programaren garapenaz inplikatu guztiek (ikasleek, irakasleek, ikastetxeek, udalak eta Garabidek) egiten dugun balorazioa oso baikorra da, eta agente guztiak bat gatoz balorazioaren arlo ezberdinak aztertzerakoan.

Garabideren aldetik bi alderdi azpimarratu nahi ditugu artikulu honetan. Gaiak gizartean oro har, eta gaztetxoen artean zeresanik ez, lantzeko dagoen premia, batetik; eta gaia lantzen aitzindari eta eredugarri den Errenteriako udalaren ekimenari beste entitate batzuek heltzeko premia, bestetik. Garabide prest da bide horretan bere aletxoa jartzeko.

facebook
0
twitter
Iruzkinak
0
Lagun bati bidali

 

 2020 Garabide

Larrin Plaza 1, 20550 Aretxabaleta, Gipuzkoa
688 63 24 33 / 943 250 397
garabide[arroba]garabide[puntu]eus