Ama hizkuntzaren nazioarteko egunaren bueltan eta Yucatango Maiaz idatzitako literaturaren etorkizuna hizpide, jardunaldiak antolatu dituzte Mexikoko hainbat unibertsitatek elkarlanean. Programa martxoaren 3ra arte luzatuko da eta hizlarietako bat Isaac Carrillo izango da, Garabideren Aditu Ikastaroaren 3.edizioan parte hartzeko 2016 urte bukaeran Euskal Herrian hiru hilabeteko egonaldia egin zuen poeta maia.
Informazio gehiago hemen, gazteleraz: http://sipse.com/entretenimiento/literatura-maya-estudiantes-yucatan-jornada-lengua-materna-cultura-243127.html