Orioko Udalak eta Garabide elkarteak mahai-inguru bat antolatu dugu Orioko Salatxo aretoan datorren urriaren 24ean, osteguna, 19:00etan.
Mahai-ingurua Udalak eta Garabide elkarteak sinatu berri dugun elkarlan-hitzarmenaren barruan antolatu dugu, honako helburuarekin: oriotarrei beste hainbat hizkuntza minorizatutako komunitateek beren hizkuntza biziberritzeko egiten ari diren lana ezagutaraztea, eta esperientziak trukatzea.
Hizlariak
Lau hizlari izango dira mahai-inguruan: alde batetik, Jon Sarasuak hitz egingo du, Garabideren izenean, elkartean egiten ari diren lana azaltzeko eta, bestetik, hiru hizkuntza minorizatuko hiztunak izango dira:
Bakoitzak bere hizkuntzaren egoerari buruz hitz egingo du eta kontatuko du zein lan egiten ari diren hura biziberritzeko.
Iturria: Oriora