Maiatzaren 29an Tafallara irteera izan genuen Aditu Tituluaren baitan. Harrera zoragarria egin ziguten bertan. Tafallako Garcés de los Fayos Ikastolako zuzendaria den Rexu Urrutiak ikastolako 3-4 urteko haurtxoekin egiten duten lana erakutsi zigun bertatik bertara. Ondorenean, areto batean bilduta, Tafalla zonalde ez euskalduna kontsideratzen badute ere ikastolak egin duen euskalduntze lana eta Ikastolak berak hasieratik izan duen bilakaera azaldu digute Rexu Urrutiak berak eta Javier Martinez (Marti) Ikastolako Guraso Elkarteko zuzendariak. Ikaslerik gaztetxoenek Oinez 2011-ko abestia eskaini digute eta jai ikaragarri honen inguruko xehetasunak eskaini dizkigu Oinez komisioko langilea eta Tafallako ikastolako ikasle ohia den Maiderrek. Hamaiketako eder baten ondoren, Txalaparta argitaletxera egin dugu bisita.
Irakurri manifestua.
Albistearekin erlazionatutako berriak: diario de noticias, berria.