Ander Bolibar Garabideko kidea Cuetzalanen (Mexiko) izan da 2014ko abenduan bi astez Tosepan kooperatiban. Harreman luzea dugu Tosepanekin; aurrez hezkuntza arloan, murgiltze ereduan, metodologian eta materialgintzan izan dugu elkarlana, baina oraingoan Tosepan irratian nahuatl hizkuntza indartzeko eta teknologia berrien bitartez bertako hizkuntza nagusitzeko lanetan aritu da Bolibar.
Hainbat ikastaro eman ditu hizkuntza gutxituak teknologia berriez nola baliatu daitezkeen lantzeko: Nahuatl irrati sarea eratu, nahuatl hiztegia digitalizatu, euskal hedabideen esperientzia partekatu eta kooperatibaren komunikazio plana IKTetara moldatu dute, besteak beste.