Albisteak

Hitzarmenaren sinatzaile batzuk, tartean, Cenaq-eko, Khuska purispako eta Raqaypampako ordezkariak.
Hitzarmenaren sinatzaile batzuk, tartean, Cenaq-eko, Khuska purispako eta Raqaypampako ordezkariak.

Raqaypampako lurralde indigenan ketxuarentzat plan estrategikoa sortzeko hitzarmena

2025/03/25

Pasa den asteko ostiralean, Univalle unibertsitateak Cochabamban duen egoitzan, Bolivian, ketxua hizkuntzaren etorkizunarentzat esanguratsua eta eredugarria izan daitekeen hitzarmen bat sinatu zen, eta Garabide horren partaide da.

Bertan, Raqaypampako lurralde indigenan, ketxua hizkuntzarentzat plan estrategikoa sortzeko askotariko jatorria duten erakundeen arteko aliantza bat sinatu zen. Raqaypampa autonomia indigena bereganatu duen Boliviako lehenengotako lurraldea da. Estatus honek, haien burua gobernatzeko tresnetan sakontzeko aukera eskaintzen die. 7.500 biztanleen artetik %80ak ketxua du ama hizkuntzatzat, baina jatorrizko komunitate nekazari askok bizi dituzten mehatxu eta erronka berdinak ditu; besteak beste: gazteen migrazio joeren ondoriozko despopulatzea edota gazteleraren eragin gero eta handiagoa.

Esan bezala, hitzarmena sinatu zutenak askotariko erakundeak izan ziren, zehazki honako hauek; Raqaypampako autoritate indigenak, Univalle unibertsitate pribatua, CENAQ ketxuen erreferentziazko erakunde zibila, Khuska Purispa hizkuntz aktibisten taldea eta Garabide. Iñaki Martinez de Luna, Garabideko lehendakariak hitzartze bat izan zuen ekitaldian telematikoki, eta sinatzaileen izaera anitza eta Garabideren konpromisoa nabarmendu zituen. Aniztasun honek Raqaypampan hizkuntz plan estrategiko bat eraikitzeko erronkari erantzun integrala emateko ahalbidetuko du, gizarteko sektore desberdinak inplikatuz eta iragaziz. Garabidek, lau urte iraungo duen prozesu honetan aholkulari eta formakuntza lanak egingo ditu.

Hitzarmen hau, Garabidek eta Boliviako ketxua herriak urte luzez landutako harremanaren emaitza da. Aldizkako formazio eta hartu emanek giza kapital kritiko eta formatua egotea ahalbidetu du, eta orain Raqaypampako proiektu honekin, epe luzeko eta sakoneko lanketa bat egiteko aukera dago.

facebook
0
twitter
Iruzkinak
0
Lagun bati bidali

 

 2020 Garabide

Larrin Plaza 1, 20550 Aretxabaleta, Gipuzkoa
688 63 24 33 / 943 250 397
garabide[arroba]garabide[puntu]eus