Ekainaren 3an, ostirala, goizean goiz, Joxe Mari Agirretxe, Porrotx etorri zen gurera. Gure euskararekiko, gure gazte eta haurrekiko maitasuna izan zituen mintzagai. Kolorea, musika eta umorea ekarri zizkigun bere lan eta bizipenak erakusteaz gain eta opari bikaina izan zen. Mila esker eta mila muxu Porrotx!! Talde kide askok ikasi zuten euskaratik eta beraien hizkuntzei “maite zaitut” esaten!