Albisteak

Ordiziako Kulturen Arteko VIII. Topaketan parte hartuko du Garabide Elkarteak

2024/11/05

Azaroaren 4tik 9ra bitartean izango da Kulturen Arteko VIII. Topaketa, Ordizia Kolore egitasmoaren barruan. Egitasmo honen helburu nagusia Ordizian elkarrekin bizi diren jatorri eta kultura ezberdinak hobeto ezagutu eta harremanak bultzatzea da.

Egitarau oparoa duen egitasmoa da eta, aurtengoan, Garabide Kultur Elkarteak ere parte hartuko du bertan.

Batetik, “Hizkuntza indigenak ama lurra zaintzen” erakusketa egongo da ikusgai aste osoan zehar Barrena Kultur Etxean, eta hilaren 5ean erakusketaren inguruko azalpenak eskainiko dira 17:00etatik 19:00etara.

Bestetik, hilaren 8an, “Ordiziako Hizkuntza eta Identitate Anitzei buruzko Topaketa” egingo da Barrena espazioan, Garabidek dinamizatuta. Topaketa honen helburua hizkuntza gutxituen eta hauek zeharkatzen dituzten hainbat ezaugarriren inguruan (kultura, generoa, migrazioak, kolonialismoa, erlijioa, eta abar luze bat) hausnartzea da. Gaia Tarana Karim-ek kokatuko du, Azerbaijanen jaio eta Hernialden bizi den abokatu eta aktibistak, eta topaketako anfitrioiak hizkuntza anitzeko ordiziarrak izango dira. Topaketa 17:30etik 19:30era izango da eta amaieran mokadua egongo da.

Ekintza hauek Garabide Elkartearen eta Ordiziako Udalaren artean antolatu dira.

Erlazionatutako proiektua

facebook
0
twitter
Iruzkinak
0
Lagun bati bidali

 

 2020 Garabide

Larrin Plaza 1, 20550 Aretxabaleta, Gipuzkoa
688 63 24 33 / 943 250 397
garabide[arroba]garabide[puntu]eus