Lau hilabetez Kolonbiako Caucako unibertsitatean egonaldia egiten ari da Andoni Barreña Garabideko lehendakaria. Estantzia aprobetxatuz, euskararen biziberritze prozesuan oinarritutako aholkularitza eskaintzearekin batera, interbentzio andana martxan jartzen ari da bertako nasa yuwe hizkuntzako promotore, eta komunitateetako kideekin.
Barreñaren egonaldiaren baitan berri pozgarriak, eta kualitatiboki pauso mardulen berri izaten ari gara azken asteotan. Universidad del Caucako PROEIB-Andesek etaCRICeko UAIINek (Universidad Autonoma Indigena Intercultural) “Revitalizando ando” kongresua antolatu dute, bertan azken urteetan ereindako hainbat prozesuren egoeraren berri izan dugu.
Pozgarria da Caucan euskaldunok egin ditugun interbentzioak noranzko onean joan direla sentitzea, eta gure alea txikia izan arren, kualitatiboki bertako indigenen ahotan, eredugarri, eta inspirazioz betea dagoela ikustea.
Jarraian jardunaldiotan izandako hainbat hitzaldiren puntuak:
Yagua hizkuntza, 30 herrietatik 2tan baino ez omen dakite umeek. Ume txikiei irakasten ari dira gaur egun.
Rosa Lumba San Martingo kitxua peruarra umeei hizkuntza berreskuratzen laguntzen.