Albisteak

Nasa herriarekin bidaidetzan jarraitzeko hitzarmena sinatu dugu Gipuzkoako Batzar Nagusiekin

2015/01/01

 

Gipuzkoako Batzar Nagusietan lankidetza hitzarmena sinatu dugu. Bidaidetza berri honekin Nasa herrian azken urteetan garatzen ari garen hizkuntza lankidetza sendotu ahalko dugu. Andoni Barreña Garabide Elkarteko lehendakaria horrela mintzo da Batzar Nagusietako sinadura ekitaldian

Lankidetza linguistikora zuzenduta dagoen erakunde txikia da gurea. Urtetan zehar euskal kulturak garatu du bide bat euskararen irakaskuntza eta transmisioa ziurtatzeko, eta orain, jakintza hori Boliviako Nasa herriarekin partekatu nahi dugu. Nasa herriaren kultura eta hizkuntza irakasteko sistema bat ezarri nahi dugu, guk gehitu dezakegun esperientziatik. Urte eta egoera gogor batzuen ondoren, hasi dira beraiek bertan irakaskuntza hori martxan jartzen, baina metodologiarik gabe. Eta gure helburua da Nasa herritarrek beraiek izan ditzatela behar beste tresna kultura horri bide emateko. Proiektu hau muinean errotu nahi den prozesu bezala ulertzen dugu, izan ere kultura da aldaketaren erroa, horrek dakartzan aldaketa guztiekin.”

Iturria: Gipuzkoako Batzar Nagusiak

facebook
0
twitter
Iruzkinak
0
Lagun bati bidali

 

 2020 Garabide

Larrin Plaza 1, 20550 Aretxabaleta, Gipuzkoa
688 63 24 33 / 943 250 397
garabide[arroba]garabide[puntu]eus