Albisteak

Nasa herrian Luuçx Le'çxkwe haur hezkuntza garatzeko esperientzia pilotua lantzen

2015/01/01

 

Bidaide programaren baitan egun hauetan Jon Sarasua nasa herriarekin esperientzia trukean dabil. Kolonbian (Cauca departamentuan) “Luuçx Le'çxkwe” nasa yuwez haur hezkuntza garatzeko esperientzia pilotuaren baitan kokatzen da bere egotaldia. Lehen egunetan nasatarren alfabetizazio eta idazkera alfabetiko propioaren lanketan aritu dira. Horrez gain thê' walaren bisita ere izan dute.

Gero eta bidaidetza proiektu gehiagotan aurreratzeko aukera izaten ari gara Garabiden, kasu honetan Gipuzkoako Batzar Nagusien laguntzarekin gauzatutako proiektu bat da martxan duguna.

facebook
0
twitter
Iruzkinak
0
Lagun bati bidali

 

 2020 Garabide

Larrin Plaza 1, 20550 Aretxabaleta, Gipuzkoa
688 63 24 33 / 943 250 397
garabide[arroba]garabide[puntu]eus