Albisteak

Nafarroa Oinez ezagutzera joango gara Amerikatik etorritako indigenekin

2015/01/01

2009ko urria.  Igandean ospatuko den Nafarroa Oinez jaira joango da Garabide Elkartea ere Amerikatik Euskal Herriko esperientziak ezagutzera datozen herri indigenekin batera.

Joan den urtean ere egin genuen bisita eta ondo gustura ez ezik jaiak antolatzeko herri ekimenetarako Euskal Herrian ezagutu zuten gaitasunak harrituta utzi zituen gure jardunaldietara etorritako lagunek.

Etxarri Aranazko Andra Mari Ikastolak antolatuta ospatuko da aurten 29. Nafarroa Oinez jaia, igande honetan Sakanan. Txikiak handi leloa aukeratu dute aurten, hizkuntza gutxituen eskubideak aldarrikatu asmoz. Ibilbideak bederatzi kilometro izango ditu, tartean zazpi gune direla eta Arbizu, Lakuntza eta Arruazu artean igaroko da.

facebook
0
twitter
Iruzkinak
0
Lagun bati bidali

 

 2020 Garabide

Larrin Plaza 1, 20550 Aretxabaleta, Gipuzkoa
688 63 24 33 / 943 250 397
garabide[arroba]garabide[puntu]eus