Albisteak

Mundumira jaia Antzuolan

2015/01/01

2010eko maiatza.  Datorren maiatzaren 29,30 eta 31an Munduko Kulturen Festa, Mundumira, jaia ospatuko da Debagoienan, Gipuzkoan, aurten Antzuolako herrian. Hiru egunetan hainbat ikuskizun eta ekitaldi izango dira, honako programa honen arabera.

Joan den urtean bezala, aurten ere bertan izango da Garabide Elkartea. Aurten ordea ez da guk jarritako mahairik izango. Gure lana bera erakusleiho hobea izan daitekeela pentsatu dugu eta berori erakusteko bi egunetan zehar Olaran jauregiko ikus entzunezkoen aretoan egin berri dugun dokumentala ikusteko aukera izango da. Pelikula hori euskararen berreskuratzearen esperientziaren sintesia egiteko gure egitasmoaren lehen atala da, liburuxka batekin batera aurkeztu berri duguna.

Antolatzaileek gobernuz kanpoko erakundeentzako dirua lortzeko aukerak ematen dituzte jai honetan, dela proiektuak aurkeztuz [Garabidek Guatemalako Kaqchikel eskualdeko irakasleak formatzeko egitasmoa aurkeztu du], dela jartzen duten tabernan lan eginez [guk igandeko txandak egingo ditugu].

Han izango gaituzue beraz Garabideko kideok eta gonbita egin nahi dizuegu gure lagun eta lankide guztioi ere munduko kulturak hobeto ezagutzeko jaian parte hartu eta gozatzera.

facebook
0
twitter
Iruzkinak
0
Lagun bati bidali

 

 2020 Garabide

Larrin Plaza 1, 20550 Aretxabaleta, Gipuzkoa
688 63 24 33 / 943 250 397
garabide[arroba]garabide[puntu]eus