Mexikok 2 milioi kilometro koadroko hedadura eta, INEGI erakundearen arabera, 2010ean 112 milioi biztanle zituen, eta horietatik 6 milioik jatorrizko hizkuntzaren bat hitz egiten du. Gazteleraz gain, hizkuntza ofiziala dena, beste 68 hizkuntza (11 hizkuntza taldetakoak) eta 365 aldaera hitz egiten dira eta horietatik handiena Nahuatl-a da, 1.380.000 hiztun ingururekin eta zortzi aldaerarekin. “Atlas de las Lenguas del Mundo en Peligro” txosteneko eskalaren arabera, arrisku egoeran dago Nahualt hizkuntza.
Mexikon jatorrizko hizkuntzak ofizialak dira 2003an “Diario Oficial de la Federación la Ley General de Derechos Lingüísticos de los Pueblos Indígenas” delakoan argitaratutakoaren arabera, non eta giza-taldeen hizkuntza-eskubideak onartu eta babestu egiten diren, eta hizkuntzon erabilera eta garapena ahalbidetzen den. Jatorrizko hizkuntza bezala definitzen ditu “aquellas que proceden de los pueblos existentes en el territorio nacional antes del establecimiento del Estado Mexicano, además de aquellas provenientes de otros pueblos indoamericanos, igualmente preexistentes que se han arraigado en el territorio nacional con posterioridad”. Hala ere, eta “Beltzean Mintzo” dokumentalean nahualt hiztunek aipatzen duten bezala, “Educación Intercultural Bilingüe” delakoak ez du bermatzen hizkuntzaren ikasketa eta transmisioa eteten ari da jatorrizko hiztunek bizi duten marjinazio eta gutxieste egoeragatik.
Orain artean GARABIDEk izandako hartu-emanak honakoak izan dira:
- GARABIDEk ia hamarkada bat daroa harremanetan TOSEPAN kooperatibarekin.
- Esperientzia sozial interesgarria garatzen ari da TOSEPAN, helburu integralekin eta hizkuntza-gaiak landuz. Jatorrizko hizkuntza eta kultura biziberritzeko kontuetan hainbat ekimen ari dira aurrera ateratzen parte-hartze eta antolamendutik:
- Nahuatl hutsezko eskola, murgilketa ereduan
- Nahuatl hizkuntzan eginiko eskola materiala
- Nahuatl aldaerako hiztegia biltzen, zein 8.000 sarrera inguru dituelarik
- Nahuatl hutsezko irratia
- Alfabatze taldeak
- Unibertsitate indigena sortzeko egitasmoa, zeina oraindik proiektu hutsa baino ez den.
- GARABIDEko kide den Joanes Igerabidek nahuatl hizkuntza eta bertako komunitateen egoera soziolinguistikoa aztertu zuen 2013an.
- TOSEPANeko 5 kide Euskal Herrian izan dira formazioa jasotzen. Beste 2 kidek aurtengo iraila-abenduan egingo den Aditu Ikastaroan parte hartuko du.
- Apirila eta maiatzean “TOSEPANen nahuatl biziberritzeko plan integralaren diseinua” egin da. Planaren ardura teknikoa EMUN kooperatibak du.
Elkarlanerako arrazoiak honakoak dira:
- Nahuatl herriaren tamaina handia (1.380.000 pertsona ethnologue-ren arabera).
- Esperientzia sozial interesgarria garatzen ari da TOSEPAN. TOSEPAN TITATANISKE indigenen produktuak merkaturatzeko arazoei aurre egiteko sortu zen duela 40 urte. Egun kooperatiben elkartea da, hizkuntza biziberritzea ere lan-agendan duena. Jatorrizko hizkuntzekiko sentsibilitate handia erakusteaz gain, elkarlanerako fundamentu handia erakutsi duen erakundea da.
- Mexikon bada mugimendu instituzionala, lege aldetik halako babes bat eskaintzen duena.
Aurrera begirako erronkak eta proiektuak:
- TOSEPANek dituen premia lingüistiko eta sozioekonomikoei erantzuna emango dien elkarlan iraukorra indartu.
- TOSEPAN, GARABIDE eta EMUNen arteko lankidetza egokia diseinatu berri den nahuatl planaren arrakasta bermatzeko.
- “Nahuatl herriaren eta euskal herriaren arteko esperientzia trukea jatorrizko hizkuntzen biziberritze bidean” 2014-2018 ekinbideetako jarduerak” gauzatzen joatea.
- Truke Programan eta Aditu Tituluan parte hartu duten ikasleen Gradu Amaierako Lanak gauzatzeko aukerak aztertzea.