Albisteak

Matematika kaqchikelez

2015/06/03

Guatemalako kaqchikel maia hizkuntzari bizitasuna eta indarra eman nahian dihardute Ruk´u´x Qatinamït eskola-sarekoek. Sarea lau ikastetxek osatzen dute: K´astajib´ äl,  Maya Ajsya, Ixmukane eta Nimaläj Kaqchikel Amaq´ ikastetxeak.

Eskola horiek sortu zirenetik izan zuten jatorrizko kaqchikel hizkuntza eta kultura sendotzeko asmoa, baina hasieran kaqchikel hizkuntzaren 3 orduko saio baino ez zuten egiten astero. Ebaluaketaren eta hausnarketaren prozesuaren ostean, bide horren eragina murritza zela ondorioztatu zuten eta, haatik, kaqchikel hizkuntzaren erabilera handitzea erabaki zuten. Une honetan 8 urte arteko haurrek lau esparru lantzen dituzte kaqchikelez: kaqchikel hizkuntza, artea, hezkuntza fisikoa eta matematika. Horrela haurren gaitasuna handitu eta sendotu dute.

Lan handia egin behar izan dute horretarako: gurasoen adostasuna lortu, materiala sortu eta irakasleak prestatu. Urteetako lanean ari dira, eta helburua aurrera jotzea da, adinez hasiz eta gero eta ikas-arlo gehiagora zabalduz.

Ruk’u’x Qatinamït sareko arduradunek aldarrikatzen dutenez, euskararen adibidea oso garrantzitsua eta erabakigarria izan da eurentzat. Bertako irakasleak izan dira Euskal Herrian Garabidek antolaturiko Hizkuntzak Biziberritzeko Estrategiak Aditu Ikastaroa egiten.

Ikus-entzunezkoan Euskal Herrian egonaldia eta Aditua egin zituen Marleny Chacah ari da kaqchikelez matematika irakasten.

Aurrera kaqchikel herria! Zorionak!

Erlazionatutako proiektua

facebook
0
twitter
Iruzkinak
0
Lagun bati bidali

 

 2020 Garabide

Larrin Plaza 1, 20550 Aretxabaleta, Gipuzkoa
688 63 24 33 / 943 250 397
garabide[arroba]garabide[puntu]eus