2009ko urria. Hizkuntza kontzientzia berpizteko tailerrak egiten jarraitzen dute maputxeek. Euskal Herrian ezagututako esperientziak oinarri hartuta beren hizkuntzaren beharrak mahai gainean jarri eta berau biziberritzeko kontzientziak ernetzeko tailerrak dira. Orain Temukon eta Los Ríos erregio berrian ari dira, Luis Penchuleo eta Celestina Carilaoren ardurapean, hurrenez hurren. Biak Euskal Herrian izandakoak dira Garabidek antolatzen duen Hizkuntzen eta Herrien arteko Truke Programan.
Mapuzuguna biziberritzeko proposamena egin nahi diote Los Rios-eko Gobernu berriari tailer hauen ondorio gisa. Itxaropentsu agertu dira Gobernu berriaren jarrera irekia sumatu dutelako, “berria izanik, Gobernuko funtzionarioak maputxeen elkarteen gertu ikusi ditugu. Euretako batzuk tailerretan parte hartzen ere izan dira, eta interesa agertu dute gure hizkuntzaren biziberritzeko lanez”, adierazi du Celestina Carilao antolatzaileak.