Albisteak

Mapudunguna ofizialtasunaren bidean

2015/01/05

 

Mapudungunaren ofizializazioaren mahaia eratu da Wallmapun (Txile). Bertako kide diren Wallmapuwen erakundekoen gomendioz, Mahaiak ofizializazioa lantzeko antolatutako mintegira ordezkaria bidaltzeko gonbitea egin zion Garabideri eta eskaerari erantzunez Txema Abarrategi Garaigordobil Garabideko kidea izan da Wallmapun.

Maputxe herrian mapudungun hizkuntzaren egoera larria da. Adineko jendeak erabiltzen du eta ingurune oso mugatu eta urrietan. Helduen artean antzematen da hizkuntzak ukitu egin dituela, entzun dutela eta ezagutza txikia. Gaztetxoei urrutiegi geratzen ari zaie, kontu arrotza bilakatzeko arriskuan.

Lehendabizikoz planteatzen ari da mapudunguna Wallmapuko komunitate osoaren, maputxeen eta txiletarren, ondare gisa biziberritu behar dela eta jendarte osoaren altzoan izango duela, izatekotan, etorkizunik.

Abenduan bertako hizkuntza eragileekin harremanak ehundu genituen, 2015a urte garrantzitsua izango da mapudungunarentzat eta euskararen biziberritze esperientzia horretarako esperientzia oso interesgarria da.

Erlazionatutako proiektua

facebook
0
twitter
Iruzkinak
0
Lagun bati bidali

 

 2020 Garabide

Larrin Plaza 1, 20550 Aretxabaleta, Gipuzkoa
688 63 24 33 / 943 250 397
garabide[arroba]garabide[puntu]eus