2009ko azaroa. Amerikako herriotako errealitateak ezagutzeko aukera paregabea dugu aste honetan. Solasaldirako mahai-ingurua antolatu dugu hilaren 12an, osteguna, Bergararako udaletxeko batzar aretoan, arratsaldeko 7etan.
Esperientziak trukatzeko helbururako gure gonbidatuak jendaurrean azaltzea inportantea dela uste dugu. Horretarako hainbat ekintza pentsatu dugu, komunikabideetako agerpenak, eskoletako eta unibertsitateko ikasleekin egiten ari garen solasaldiak eta jendaurrean egiten ari garen ekitaldiak.
Beren berri emateaz gain, Euskal Herrian ze espero zuten eta ze aurkitu duten galdetuko diegu ostegunean Bergarako solasaldian. Eta geure buruei galdetzea nahi genuke, ia ze esperientzia duen Euskal Herriak beste herriekin konpartitzeko.
Gonbidatuta zaudete.