Albisteak

Luz Dary, beheko ilaran eskuinetik hirugarrena, HIBIL ikastaroan Euskaltzaindira egindako bisitan
Luz Dary, beheko ilaran eskuinetik hirugarrena, HIBIL ikastaroan Euskaltzaindira egindako bisitan

Luz Dary Vitonás Ramos hil da, nasa yuwe hizkuntzaren aldeko hizkuntza-sustatzailea eta 2022ko HIBIL ikastaroko partaidea

2024/05/27

Maiatzaren 8an berri goibela heldu zitzaigun Caucako Vxu Beh Kiwe babesgune nasatik (Kolonbia), hango lankideek Luz Dary Vitonás Ramos hizkuntza-sustatzailearen heriotzaren berri eman zigutenean. Ahots mindu batek helarazi zigun berria, heriotzara ohituegi dagoen lurralde hartatik. Oraingoan gaixotasuna izan da, eta ez indarkeria, bizitza behar baino askoz arinago eten diona.

Elkarlan luzea du Garabide Elkarteak Caucako nasekin, eta hango lankide askok bisitatu gaituzte Euskal Herrian egindako Ikastaldi eta Aditu Ikastaroetan. Luz Dary 2022ko edizioan ezagutu genuen gutako gehienok. Geroztik, nasa yuwe hizkuntzaren aldeko borrokan jarraitu zuen, hango hizkuntza-sustatzaileen taldean, eta nasa erakundeetako emakume taldeak hizkuntzaren biziberritze-prozesuan inplikatzeko lanean ziharduen.

Zaila zaigu, oraindik ere, dagoeneko gure artean ez zaudela sinestea. Zure lurraldera egingo ditugun hurrengo bisitetan ikusiko dugu, benetan, nolako hutsunea utzi duzun. Bitartean, zure ingurukoek erein egin zaituzte honezkero, nasek esaten duzuen bezala, eta bizitzan egin zenuen lanetik fruitu berriak ernatuko dira, seguru. Besarkada estu bat senide, lagun eta Nasa Yuwe Hariko kideei, eta beste bat zuri. Çhxaçhxa çhxaçhxa!

Erlazionatutako proiektua

Erlazionatutako hizkuntza komunitateak

facebook
0
twitter
Iruzkinak
0
Lagun bati bidali

 

 2020 Garabide

Larrin Plaza 1, 20550 Aretxabaleta, Gipuzkoa
688 63 24 33 / 943 250 397
garabide[arroba]garabide[puntu]eus