Berriro ere, Nafarroa Oinezeko Txikiak Handi egitasmoan hizkuntza gutxituen handitasuna aldarrikatu nahi izan dute.
1992.urtean Vianako ikastolak antolatu zuen Nafarroa Oinez festa, eta, urte horretan, aski ezaguna izan zen bere “Lingua Navarrorum” abestia. Orduan, herrialde ezberdinetako pertsonek parte hartu zuten beraien hizkuntzan abestuz (alemanez, ingelesez, arabieraz, japonieraz…). 24 urte geroago, abestiaren eta bideokliparen bertsio berria egin nahi izan dute, oraingo honetan, hizkuntza gutxituei protagonismoa emanez (kitxua, korsikera, kaxubiera, katalana, baita zeinu hizkuntza ere).
Kitxuaren kasuan Garabideko lan taldeak egin zituen Sayen Amayu Bastida haurraren grabaketak, zorionak Nafarroa Oinez!