Albisteak

Lankidetzarako hitzarmena sinatu dugu Usurbilgo Udalarekin

2015/01/01

 

Usurbilgo Udalak eta Garabide Elkarteak hitzarmena sinatu dugu kooperazioaren barruan hizkuntza lankidetza bultzatzeko eta garapen bidean diren herrietako jatorrizko hizkuntzak biziberritzeko proiektuak sustatzeko. 

Hitzarmen honen bidez, Usurbilgo Udalak bat egiten du, garapenerako euskal lankidetzaren barruan, Garabide Elkartetik proposatzen dugun kooperazio ildo berri bat lantzearen proposamenarekin; esperientzien elkartrukean oinarritutako lankidetzarekin, alegia. 

Usurbilgo Udalaren laguntzari esker, hizkuntza normalizatzeko egitasmoak garatzen jarraitu ahal izango ditugu ondorengo helburuekin:

1.-Garapen bidean dauden herrietako hizkuntza komunitate minorizatuekin lankidetza bideratzea, euskara eta euskal kulturaren garapen esperientzien trukean oinarrituta.


2.-Munduko Hegoaldeko hizkuntza komunitate minorizatuetako eragileekin lankidetza proiektuak garatzea hizkuntzan, kulturan, nortasunaren garapenean eta hezkuntzan indar berezia jarriz..


3.-Euskararen eta euskal kulturaren garapenean lanean ari diren erakundeek Hegoaldeko hizkuntza komunitate minorizatuekiko lankidetzarako beraien esperientzia eskain dezaten sustatzea, horretarako markoa eta bideak eskainiz.

Hitzarmen honen ildotik, eta esperientzien elkartrukean oinarritutako lankidetzaren filosofiari jarraiki, usurbildarrengan hizkuntza minorizatuekiko sestsibilitatea pizteko ekimenak garatuko ditugu Usurbilgo Udalarekin batera. 

Argazkian, Usurbilgo alkatea, Mertxe Aizpurua, eta Garabideko lehendakaria, Andoni Barreña sinaduraren unean.

Iturria: Usurbilgo udala

facebook
0
twitter
Iruzkinak
0
Lagun bati bidali

 

 2020 Garabide

Larrin Plaza 1, 20550 Aretxabaleta, Gipuzkoa
688 63 24 33 / 943 250 397
garabide[arroba]garabide[puntu]eus