Albisteak

Garabideko Jon Sarasua Yúuyum A.C. eta Meridako Udaleko ordezkariekin (Socorro Cauich Caamal, Marcos Pech Naal, Cecilia Patrón Laviada, Karla Berrón Cámara, Vicente Canché Moo, Genny Palomo) eta Meridako Hizkuntza eta Kultura Institutuko ikasleekin.
Garabideko Jon Sarasua Yúuyum A.C. eta Meridako Udaleko ordezkariekin (Socorro Cauich Caamal, Marcos Pech Naal, Cecilia Patrón Laviada, Karla Berrón Cámara, Vicente Canché Moo, Genny Palomo) eta Meridako Hizkuntza eta Kultura Institutuko ikasleekin.

Lankidetza hitzarmena Garabide eta Mexikoko Yucatango Merida hiriaren artean

2025/02/28

Ama hizkuntzaren nazioarteko eguna ospatzen da otsailaren 21ean, eta baita ederki ospatu ere Yucatango maiek. Azken bi urteotan Yucatango Maiaren biziberritze prozesuak ikaragarrizko bultzada jaso du Kellog Fundazioari esker martxan jarri ahal izan zen proiektuarekin. Hori gutxi ez eta Donostiako Udalaren aholkularitza jasotzen duen Meridako Udalak hizkuntzaren normalizazioan pausu sendoak emateko konpromisoa hartu du legegintzaldi berrian, eta hori agerian uzten duen hitzarmena sinatu zuten bertako alkate den Cecilia Patrón Laviadak eta Garabideko lehendakari orde den Jon Sarasua Maritxalarrek.

Ekainean hasi zuen legegintzaldia udal talde honek, eta hasieratik erakutsi du Yucatango Maiaren aldeko konpromisoa udaleko sail gehienetan zehar lerro bezala estrategikoki jarriz. Hitzarmen hau 2022an orduko udal taldeak Euskal Herrira eta batez ere Donostiako Udalera eginiko bisitaren ondorio da, Yucatango hiriburuan hizkuntzaren biziberritze eta normalizazioan pausu garrantzitsua emanez.

2024an egungo udal taldearen beste bidaia bat aurreikusten da Euskal Herrira, euskararen normalizazio eta biziberritze prozesuaren gakoak bertatik bertara ezagutu ahal izateko. Donostiako Udaleko euskara sailaren funtzionamendua gertutik ezagutzeko aukera ere izango dute, hori izan baita eta aurrerantzean ere izango baita informazio iturri Meridan pausuak ematen jarraitzeko.

Erlazionatutako proiektua

Erlazionatutako hizkuntza komunitateak

facebook
0
twitter
Iruzkinak
0
Lagun bati bidali

 

 2020 Garabide

Larrin Plaza 1, 20550 Aretxabaleta, Gipuzkoa
688 63 24 33 / 943 250 397
garabide[arroba]garabide[puntu]eus