2009ko abendua. Iritsi da Boliviara Maider Elortegi mungiarra. Maiderrek urtebete egingo du La Paz eta Oruro artean Garabide Elkarteko kooperante lanetan. Bere bidez jarraipena eman ahal izango diogu joandako urteetan Boliviako Hezkuntza Ministerioarekin izandako hartu-emanai eta unibetsiate indigenak sortzeko aholkularitza lanari.
2009an sortu berri diren unibertsitate indigenetako irakasleei eta Kulturarteko Hezkuntza Eleanitzeko taldeari zuzendutako formazio proiektua gauzatu eta kudeatuko du Maiderrek bereziki.
Argazkian Benecio Quispe, Aymara Unibertsitateko errektorea, Jaime Zambrana, Kechwa Unibertsitateko errektorea, Maider Elortegi, Urko Kolomo, Marcia Mandeporra Guarani eta Herberetako Unibertsitateko errektorea, Juan Carlos Hezkntza Ministerioko Unibertsitateetako zuzendaria, eta aurrean, Carlos Callisaya UNIBOLerako Hezkuntza Ministerioko zuzendaria.
Argazkian Maider eta Walter Gutierrez Kulturarteko Hezkuntza Eleanitzeko zuzendaria