Albisteak

Harrera ofiziala jaso dute Hizkuntzak Biziberritzeko Formazio Programako kideek

2024/09/26

Gari Iturbe alkateak eta Iñaki Martinez de Luna Garabideko lehendakariak harrera ofiziala egin zieten Hizkuntzak Biziberritzeko Formazio Programako kideei.

Euskal Herrian dira Hizkuntzak Biziberritzeko Formazio Programako hizkuntza-aktibistak

2024/09/20
18 hizkuntza-aktibista Euskal Herrian dira, Garabideren hizkuntzak biziberritzeko formazioa jasotzeko.
 

Yucatango Maia indartzea helburu duen Plan Estrategikoa aurkeztu da

2024/09/10

Penintsula osorako baliagarri izan nahi duen Plan Estrategikoa aurkeztu zuen Yuyuum elkarteak Meridako Maien Museo Nazionalean.

Iurrebaso soziolinguistarekin formazio saioa egin du Garabidek

2024/07/29

Uztailaren 18an eskainitako formazio saioan Iñaki Iurrebasok bere tesiaren oinarriak partekatu zituen Garabideko hainbat kiderekin.

Caucako jatorrizko hizkuntzak esperientziak elkar trukatzen

2024/07/16

Ekainaren 24 eta 25ean, Consejo Regional Indigena del Caucak (CRIC) antolatuta, Kolonbiako Cauca departamenduko komunitate indigenek haien jatorrizko hizkuntzekiko dituzten eskubideez eta erronkez eztabaidatzeko topaketa egin zuten.

Martxan da Hizkuntzak Biziberritzeko Formazio Programa

2024/07/05

Hizkuntzak Biziberritzeko Formazio Programa ekainaren hasieran abiatu zen online ikastaroarekin. Garabide etxebizitza bila dabil, partaideek udazkenean Euskal Herrian burutuko duten egonaldirako.

Hizkuntza gutxituak protagonista Araia, Galdakao eta Bilbon

2024/07/03

Araia Herri Eskolak, Galdakaoko Eguzkibegi Ikastolak, eta Bilboko IES Unamuno BHI ikastetxeak munduko hizkuntza gutxituak ardatz dituen Garabideren proiektuan parte hartu dute. 

Argentinako Corrientes probintzian Guarani Katedra Librea sortu dute

2024/06/26

Ipar-ekialdeko Unibertsitate Nazionaleko (UNNE) Kontseilu Gorenak "Guarani Katedra Librea" sortzea onartu du, 2023ko Hizkuntzak Biziberritzeko Formazio Programako proiektuetako bat.

Euskararen biziberritze esperientziaren inguruko ikus-entzunezkoen aurkezpena

2024/06/13

Euskararen biziberritzearen esperientziaz Garabidek sortutako ikus-entzunezkoak aurkeztuko dira Bilboko Euskararen Etxean ekainaren 19an, asteazkenez, 18:30ean hasita.

 2020 Garabide

Larrin Plaza 1, 20550 Aretxabaleta, Gipuzkoa
688 63 24 33 / 943 250 397
garabide[arroba]garabide[puntu]eus