Lanpostua bete beharra dago Garabide Kultur Elkartean.
Honako funtzio nagusiak beteko ditu:
- Lantalde teknikoaren antolaketaren arduraduna izatea.
- Garabideren barne-antolaketa zuzentzea.
- Zuzendaritzako kide izatea.
- Lan-banaketaren araberako zeregin espezifikoei erantzutea.
Baloratuko diren ezaugarriak:
- Hizkuntza-lankidetzarekiko atxikimendua.
- Pertsonen koordinazioan esperientzia edota gaitasuna.
- Erakundeen kudeaketan esperientzia.
Lanpostuaren ezaugarriak:
- 40 orduko lanaldia astean.
- Urtebeterako kontratua probaldian.
- Teknikarien soldatarekin hasita
Interesa baduzu helarazi zure CVa garabide@garabide.eus helbidera martxoaren 10a baino lehenago.