Garabidek harreman instituzionalak kudeatu eta hizkuntza lankidetzan aritzeko langilea behar du.
Langileak egin beharko dituen lanak:
- Erakunde publikoekiko (udal nahiz handiago), euskalgintzako erakundeekiko eta nazioarteko erakundeekiko harremanak lantzea, proiektu eta ideia berriei, finantziazioari eta elkarlan ildoei begira.
- Garabideren egitekoan (munduko hizkuntzak biziberritzeko prozesuetan egiten duen zubigintza lanean) sortzen diren beste zeregin askotarikoak, bertako lan-talde teknikoaren baitan.
Baloratuko diren gaitasun eta ezaugarriak:
-
Komunikazio eta harremanetarako jariotasuna.
-
Garabideren lan eremuarekiko gertutasuna (euskalgintza, hizkuntzen biziberritzea, nazioarteko lankidetza).
-
Idazmena.
-
Lan-taldean lan egiteko gaitasuna.
-
B1 gidabaimena edukitzea.
-
Antzeko lanetan esperientzia.
Eskaintzen ditugun lan baldintzak:
-
Lantokia: Eskoriatza
-
Ibilbide eta garapen profesionalarekin bat datorren soldata.
-
Lan-dedikazioa eta kontratuaren modalitatea, hautagaiarekin adosteko aukera.
Deialdiaren epea: Ekainaren 22a baino lehen bidali beharko da curriculum-a. Garabide Elkartera bidaliko dira posta elektronikoz (garabide@garabide.eus).
Lanposturako pertsonaren aukeraketa Garabideko Zuzendaritza Batzordeak egingo du, lanpostu honetarako ezarrita daukan profilaren egokitasunaren arabera.