Albisteak

Kwe’sx Yuwe Yat (gure hizkuntzaren etxea)

2015/03/26


Toribioko Luuçx Le'çxkwe haur-eskola, umeak, gurasoak eta irakasleak.

Nasa herria Kolonbiako 62 jatorrizko herrietako bat da. Kolonbiako hego-ekialdeko Ande mendialdean bizi dira nasak, bereziki Cauca, Valle del Cauca, Huila eta Putumayo departamentuetan. Nasak 200.000tik gora diren arren, euren jatorrizko hizkuntza, nasa yuwea, erdiek baino ez dakite, gutxi gorabehera. Atzerakadaren larriaz jabeturik, badira hizkuntzaren eta kulturaren alde jo eta ke ari direnak, biziberritzeko asmotan. Horretan ari da ekintzaile-talde bat Toribio udal-barrutian.

Toribio Caucako ipar-mendebalean dago (0257’ ipar, 7616’ mendebal), Ande mendietako magaletan (1.800metroko garaiera). Bertan 35.000 lagun bizi dira eta gehienak nasak dira (%95tik gora). Nasa yuwe hizkuntza bizilagunen %25ek baino ez daki, bereziki nagusiek.

Egoeraren larritasunaz jabeturik, hainbat ekimen gauzatzen dihardute Çxhab Wala Kiwe elkarte indigenako kideek. Badira hiru urte Luuçx Le’çxkwe izeneko haur-ikastola zabaldu zutena, eta bertan nasa yuwe hutsez ari dira 30 haur inguru. Orain helduak alfabetatzeko eta nasayuwe-tzeko toki berri bat ireki dute Toribio bertan: Kwe’sx Yuwe Yat (gure hizkuntzaren etxea).

 

 

Argazki gehiago

Erlazionatutako proiektua

Argazkiak

facebook
0
twitter
Iruzkinak
0
Lagun bati bidali

 

 2020 Garabide

Larrin Plaza 1, 20550 Aretxabaleta, Gipuzkoa
688 63 24 33 / 943 250 397
garabide[arroba]garabide[puntu]eus