Alberto Muenala zuzendariaren hitzetan kitxua hizkuntzan sormena bultzatzeko bide berria irekitzen du filmak, orain arte ez baita egon zinema produkzio osorik kitxuaz. Hizkuntza gutxituetan zinema egiteko beharra, eskubidea eta modua dagoela aldarrikatzen du taldeak eta aldi berean, noski, kitxua komunitateak badaukala munduari kontatzeko askotxo. "Killa" (Ilargia atera aurretik) hausnarketarako filma da zentzu askotan, hizkuntzen erabileraz gain, gizarteko beste zenbait gatazka bistaratzen dituelako. Protagonista kazetari grafikoa da eta bere jardunean katramilatzen zaizkio ustelkeria, maitasun eta identitate aferak. Hementxe daukazue aurrerapena: