Albisteak

Jon Landaburu gurean

2015/01/01

 

Pasa den ekainaren 10ean, Jon Landaburu hizkuntzalariarekin bilera izan genuen Garabide Elkartean. Euskal jatorria duen hizkuntzalari kolonbiarra Garabide Elkartearen jarduera ezagutu asmoz etorri zitzaigun bisitan. Kolonbiako hizkuntza indigenen errealitatea bertatik bertara ikertu du azken 40 urteetan eta elkarren esperientziak trukatu ahal izan genituen. Elkartearen sorrera eta ibilbidea azaldu ondoren eskuartean ditugun proiektuak aurkeztu genizkion eta hizkuntza indigenen gaineko errealitateaz, aurrera begirako erronkez eta ikusmoldeez jardun genuen berarekin.
 
Arratsaldez, hitzaldia eskaini zien HUHEZIn maisutzako ikasleei eta HUHEZIko zenbait irakasleei. Bogotako unibertsitatean eta Kolonbiako Kultura Ministerioan ere lan egin duen hizkuntzen inguruko jakitunak, Kolonbiako hizkuntza indigenen inguruko saioa eskaini zuen. Oso hurbileko errealitatea da maisutzako parte-hartzaileentzat eta gozatu ederra hartu zuten.
 
facebook
0
twitter
Iruzkinak
0
Lagun bati bidali

 

 2020 Garabide

Larrin Plaza 1, 20550 Aretxabaleta, Gipuzkoa
688 63 24 33 / 943 250 397
garabide[arroba]garabide[puntu]eus