Albisteak

Izenak Guaranieraz ezin jarri

2015/01/01

2009ko ekaina.  Buenos Aires hiriko erregistro zibilean ez diote beren alabari guaranieraz tximeleta esan nahi duen Panambi izena jartzen utzi Mariel eta Estebani.

“Ezin da” esan zieten erregistroan. Halaz ere beren asmoaz jarraitzen zutenez, Paraguaiko Enbaxadaren oharra eramateko eskatu zieten, izen hori isekaren bat ez dela argituko duen oharra.

Enbaxadari guaranierazko izenen zerrenda egin dezan eskatu diote bidenabar, eta Buenos Airesko erregistrora bidal dezan. Horrelakorik ez dutela egingo erantzun zieten Enbaxadako arduradunek, ezin dizkietela “izenak inposatu” Argentinako agintariei.

Izenen zerrenda badela eta inori emateko arazorik ez dutela adierazi du David Galeano, Hizkuntza eta Kultura Guaraniaren Ateneoko presidenteak. Haserre agertu da erregistroko eta Enbaxadako arduradunekin. Beren izenak jartzen ez uzteko erabakiok guaraniari egiten zaion erasotzat jo ditu.

facebook
0
twitter
Iruzkinak
0
Lagun bati bidali

 

 2020 Garabide

Larrin Plaza 1, 20550 Aretxabaleta, Gipuzkoa
688 63 24 33 / 943 250 397
garabide[arroba]garabide[puntu]eus