2023ko otsailean egin zuen Iñaki Iurrebasok Hizkuntza gutxituen jarraipena, ordezkapena eta indarberritzea neurtzeko demolinguistikazko tresna metodologikoak garatzen. Euskal Herrirako aplikazio praktikoa tesiaren defentsa, besteak beste Iñaki Martinez de Luna Garabideko lehendakaria izan zuelarik zuzendari. Ordutik, oihartzun handia izan du euskalgintzan. Bertan, euskararen egoera sozialaz hobeto jabetzeko fokua ezagutzan baino gaitasunean jartzea proposatzen du. Hala, bere tesiaren oinarriak azaldu zizkigun Garabideko lantaldeari eta beste hainbat kolaboratzaile eta bazkideri. Iurrebasoren azalpena hiru orduz luzatu zen, eta jarraian ideia eta inpresioen elkar trukerako aukera egon zen. Euskararen biziberritze prozesuak bulkada berri baten beharra duela nabarmendu zuten bertaratuek. Gainera, Iurrebasoren analisia munduko hizkuntza gutxituen biziberritze prozesuetan erabiltzeko aukeraz hausnartu zen.